Joan den asteburuan On Boskoren festa ospatu genuen Alai Batzan.
Nahiz eta larunbateroko ordutegia izan, ekintza bereziez gozatzeko aukera izan zuten Alai Batzara etortzera animatu ziren guztiek. Hasteko, ume pilo bat jolasean ibili ziren.
Arratsaldeko 5:30ean hasiera eman genien txartelak irabazteko antolatutako jokoei. Ordubetez gogoz egon ziren ume guztiak ahalik eta txartel gehienak lortzen. Jokoetan irabazitako txartelekin ume batzuek opari ederrak jaso egin zituzten.
Geroago, merienda ederra izan genuen, On Bosko festa merezi behar zen moduan ospatzeko. Eta zazpiak aldera, diskoteka martxan jarri zen eta dantza egiteari ekin genion.
Horrela On Bosko asteari bukaera eman genion. Berak lagun diezagula geratzen zaizkigun ekintzetan. Hurrengora arte!
ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN








