Astebukaera honetan bi ekintza berriei ekin diegu eta arrakasta handia izan dutela esan dezakegu. Ostiralean, Gazte Gaua antolatu zen lehenengo aldiz. Bederatzietatik zortziak arte berrogeita hamar ausart elkartuta egon ginen lo egiteari aurre eginez. Zeuen buruari galdetuko diozue zertan ibili ginen gau osoan zehar… Afaldu ondoren, askok berriketa alaian jardun zuten, besteak … [Read more...]
Archives for urtarrila 2010
ELURRETAN
Azken egun hauetan elurrak gure herria eta inguruak erabat zuritu ditu. Elurra polita da, baina bere arriskua ere badu, batez ere elurra izotz bihurtzen denean. Hori bai, dagoenari heldu behar zaio! Eta orain elurra dugunez, goza dezagun zuritasuna lasaigarri honekin ! … [Read more...]
AB 10.01.09
Joan den larunbatean berriz hasiera eman genion Alai Batzari. Esan dezakegu aparteko giroa izan genuela. Proposatu ziren ekintzetan bazkide askok parte hartu zuten, batez ere antolatutako tailer berezian; egin beharrekoa lasaitasunez hartuta, koloredunezko irudi politak egin ziren, argazkietan ikus daitekeen moduan. Bitartean, beste talde batzuk elurretan, jolasean edo “Gabon … [Read more...]
BIZENTA MOGEL IPUIN LEHIAKETA
Goiuri Epeldek irabazi du XXVIII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa. Abenduaren 18an banatu zituzten XXVIII. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketako sariak, udaletxean. 16 idazlek aurkeztutako 21 ipuinen artean erabaki behar izan du aurtengo epaimahaiak. Goiuri Epelde azkoitiarrak irabazi du 2009ko sari nagusia, 500 euro eta oroigarria eskuratuz. Zorionak Goiuri! Ipuina … [Read more...]










