Zer egin genuen pasa den asteburuan? Hasteko, esan dezagun Alai Batzako giroa dela gauzarik onenena, eta horren ondorioz, parte hartzen duten ume eta gazte guztiak.
Ikasturte honetako tailerretako maila ezin hobea izaten ari da. Joan den asteburuan bazkide askok aukera izan zuten edalontzi politak margotzeko, irudietan ikus daitekeen moduan. Bitartean, futbol txapelketari ekin genion patioan eta kantaldi-jaialdirako entseguei hasiera eman zitzaien.
Kontutan hartu behar duzue datorren larunbatean On Boskoren festa Alai Batzan ospatuko dugula. Ordutegia ez da aldatuko, baina ekintza bereziak izango ditugu: jokoak, txartelak, merienda, diskoteka… Anima zaitezte etortzera! Ez zarete damutuko!
Argazkiak ikusteko SAKATU HEMEN








