Joan den larunbatean berriz hasiera eman genion Alai Batzari.
Esan dezakegu aparteko giroa izan genuela. Proposatu ziren ekintzetan bazkide askok parte hartu zuten, batez ere antolatutako tailer berezian; egin beharrekoa lasaitasunez hartuta, koloredunezko irudi politak egin ziren, argazkietan ikus daitekeen moduan. Bitartean, beste talde batzuk elurretan, jolasean edo “Gabon Jaialdia” ikusten ibili ziren.
Arratsaldeko 6etan Errealeko partidua ikusteko aukera eman zitzaien bazkideei, eta pozik egon ziren beraien taldeko golak ospatzen.
Datorren larunbatean zuen zain egongo gara, beste asteburu ederra elkarrekin gozatzeko. Ekintza berezia izango dugu: Cyber Ghinkana, eta ordutegia ere aldatuko da, honako hau izango da: 16:00 – 19:00. Hurrengora arte!








