Joan de ostiralean 2009 urteari agurra eman genion Alai Batzan.
Behin arratsaldeko klaseak bukatuz gero, ADS taldeetako kideak jantokiraino hurbildu ziren bukaerako merienda edukitzeko asmoz. Giro ederra egon zen eta bakoitzak ekarritakoa partekatu zuen.
Eta gaueko bederatzietan DBHkoei zegokien bere festa ospatzea.
Bederatziak inguru, izugarrizko hotza egiten bazuen ere, apuntatu zirenak atea irekitzearen zain zeuden. Puntualtasunez guztiok afaltzera joan ginen: pizza, sandwich eta hanburgesak.
Ondoren, taldeka jarrita monitoreek proposatutako jokoetan ibili ziren: neskak mutilen kontra. Puntu gehienak lortuko zituen taldea irabazle izango zen. Eta horretan gogoz aritu ziren ordubetez.
Eta festari merezitako amaiera emateko, sekulako diskoteka antolatu zen. Benetan, gozatu egin genuen musikarekin.
Aurtengo azken ekintza PINerako irteera izango da. Elkar ikusiko dugu datorren larunbatean, goizeko bederatzietan. Ez ahaztu bazkaria eta, daukazuenok, Alai Batzako kamiseta eramatea.
ARGAZKIAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN








