Testua eta argazkiak: Olatz Gabilondo
Ohitura jarraituz, urte honetan ere, Xiba taldeak antolaturiko pilota ekitaldietan parte hartzeko aukera izan genuen 5. mailako ikasleok.
Azaroaren 5ean, Gurea pilotalekura abiatu ginen. Bertan, jada Gorputz Heziketako saioetan ikasiak genituen joko batzuk eta guretzat berriak ziren beste zenbait ezagutzeko aukera izan genuen: Txokotan, Kiniela, Zu hor eta ni hemen, Goitik behera… Gainera gutxitan edo ia sekula ikusiak genituen, eta pilotarekin zerikusia duten, material ezberdinak probatzeko aukera izan genuen: pala, xarea, zesta eta mota ezberdin askotako pilotak.
Eguraldia lagun izan ez bagenuen ere, goiz polita pasatzeko aukera izan genuen.









Utzi erantzuna