Joan den larunbatean zazpiak arte ireki genuen danborrada ospatuko zen eta. Hala ere, ezin dugu esan beste egunetan baino jende gutxiago etorri zenik.
Ostiralean, beti bezala, begirale eta pre-begiraleek Alai Batzako gela muntatu ondoren, LH 5. eta 6. mailetako ADS taldekideak antzokian bildu ziren datozen ostiraletako antolaketa ezagutzeko. Behin abisuak emanez gero, taldeetan elkartu ziren “mundu bat guztientzat” gaiari gogor ekiteko.
Seietatik zortzietara Alai Batzako gelan egon ziren gehienok jolasetan, eta DBHko taldeak hasi ziren beraien bilerak egiten.
Eta zortzietan DBHkoei zegokien Alai Batzan egotea, ordu horretan Gazte Klubari hasiera ematen zaiolako. Esan dezagun izandako giroa ederra izan zela hamaikak arte (ateak ixteko unea).
Eta larunbatean etorri ziren umeak “diver magic” tailerrean aritu ziren eta futbol eta saskibaloian ere parte hartu zuten.
Hurrengo aste-bukaeran betiko ordutegia izango dugu, baina larunbatean, aste honetan egin dugun moduan, zazpietan itxiko da.
Argazkiak ikusteko sakatu hemen