Testua: Jose Manuel Arenas
Urriaren 23an goizeko 9etan 3. eta 4. mailako ikasleek eta irakasleek Bilbora abiatu ginen. Bilbora iritsi eta bi taldeetan banatu ginen.
LH 3koak Begoñako Basilikara joan ziren eta Amabirjinari bisita egin ondoren hamarretakoa egin zuten. LH 4koak, berriz, Guggenheimera joan ziren eta bertan bi gidarien laguntzaz artelan batzuk ikusteko eta ezagutzeko aukera izan zuten. Horrela 12:30ak arte. Ordu honetan 3. mailakoak sartu ziren museora eta LH 4koak Begoñara Joan ziren. Museoan esan behar da bi taldeek ikusitako lanen erreproduzioak egiteko aukera izan zutela. Ezin dugu ahaztu kanpoko Pupy eta “Mama” armiarma erraldoiekin asko gozatu genuela.Horrela pasatu genuen bazkaldu arte. Euria ari zuenez museoaren inguruko Zurbitarte merkatal gunera joan ginen bazkaltzera.Bazkaldu eta gero Metrora joan ginen Moyua Plazatik eta hamaika geltoki igaro ondoren Areetara(Getxo) iritsi ginen. Areetan Zubi Eskegira joan ginen eta Portugaletera pasatu ginen. Alde batetik bestera minutu eta erdian egiten da, ia ez zara enteratu ere egiten. Areetara itzuli ondoren autobusa hartu genuen eta Azkoitira abiatu ginen. Oso ondo pasatu genuen, pena izan zen eguraldiak gehiegi ez laguntzea, baina ikusi genituenak eta lagunartean egoteak merezi zuen. 
El día 23 de octubre los alumnos de 3. y 4.de Primaria junto con sus profesores estuvimos en Bilbao. A la mañana .estuvimos visitando la Basílica de Begoña y el museo Guggenheim. En el museo tuvimos la asistencia de cuatro guías que nos presentaron el museo y unas cuantas obras de arte. También pudimos realizar una serie de dibujos relacionados con las obras que vimos. Tuvimos que comer en un centro comercial porque llovía mucho. Después de comer cogimos el metro y nos dirigimos a Areeta (Getxo) donde teníamos que coger el transbordador del Puente Colgante que nos llevaría a Portugalete. Otra vez de vuelta en Areeta nos esperaba el autobús de Aldalur para traernos a Azkoitia. Fue un día muy bonito, donde pudimos convivir unas bonitas horas unos con otros, dejando a un lado los libros y conociendo nuevos lugares.









Utzi erantzuna