• INGURUNE SEGURUA
  • IKT TXOKOA
  • KORREOA
  • E.FLOREAGA
  • EDUCAMOS
  • LAN-POLTSA

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia

  • Facebook
  • Flickr
  • Instagram
  • Twitter
  • Vimeo
  • YouTube
  • Hasi
  • Floreaga
    • HISTORIA
    • NON GAUDE
    • NOR GARA
    • KUDEAKETA SISTEMA
    • INSTALAZIOAK
    • HARREMANA
    • SALAKETA KANALA
    • GURE ARTEAN aldizkaria
  • Heziketa
    • ESTILOAREN EZAUGARRIAK
    • KOMUNITATE HEZITZAILEA
    • DIMENTSIOAK
    • INGURUNE SEGURUA
    • EGUTEGIAK
  • Hezkuntza
    • HAUR HEZKUNTZA
    • JANGELA
    • HARRERA ZERBITZUA
  • Baliabideak
    • EDUCAMOS
    • IKASTETXEKO PROIEKTU DIGITALA
    • BLOGAK
      • MARISORGIN
      • ETIKA-ERLIJIOA
  • AGENDA
  • HARREMANA
    • Kexak eta iradokizunak
  • Irakasleak
    • EGUTEGIA
  • Artxiboak

KALEKO UMEAK: ERAKUSKETA ETA ZOZKETA

2009-09-25 Idazlea: Zezilio Leave a Comment

kale

Irailaren 26an, ostiralean, Azkoitiko Torre Zuri udal erakustaretoan Kaleko Umeei  buruzko argazki erakusketa zabalduko da arratsaldeko 6,00etan, eta urriaren 4a arte ikusi ahal izango da.  Astegunetan eta asteburuetan zabalik egongo da, ohizko orduetan.

Erakusketa hau Iñaki Vergara argazkilari profesionalak eta Mikel Razkin soziologoak aurkezten dute. Biak Benin eta Togoko lurretan ibili ziren 2008ko udan, kaleko umeen egoera aztertu eta salestarrek aurrera daramatzaten proiektuak bisitatuz…  Lehenago ere beste bi liburu egin dituzte, bat Saharako jendeari buruz, eta bestea Ekuadorreko emakume indigenei buruz.

Oraingo honetan Sahara azpiko Mendebaleko Afrikako kaleko umeen fenomenoa azalduko digute. Argazkiak benetan hunkigarriak dira, eta testuak zehatzak eta zuzenak. Iñaki eta Mikel “Jóvenes y Desarrollo – Gazteak eta Garapena” Gobernuz Kanpoko Erakundearekin harreman estuan dira.

Orain ia urtebete Azkoitiko udalak bere laguntza eman zuen liburu bikain hau inprimatzeko: “Benin. Los niños de la calle. Kale gorriko haurrak”. Izan ere, Azkoitiko herriak eta udalak konpromiso egonkorra baitu Foyer don Boscon (Beninen) ume hauen alde egiten den lanarekin.

Erakusketan, bestalde, Azkoitiko Gazteak eta Garapena (lehen JTM) taldeko kideek ere bideo erreportaje batzuk jarriko dituzte, kaleko umeen egoera esplikatzeko…

Gainera, denda txiki bat jarriko dute, non Afrikako artisautza txiki batzuk ere eros daitezkeen. Biltzen den dirua proiektu honi laguntzeko izango da.

Liburua: “Benin. Los niños de la calle – Kale gorriko haurrak”

Iñaki Vergarak eta Mikel Razkinek Benin eta Togoko kaleko umeen fenomenoari buruz liburu aurkezten digute. Liburuan ume hauei egoera aztertzen da: zergatik iritsi diren gaurko egoerara… Bestalde, herrialde hauetan lanbidea ikasteko dagoen sistema ere azaltzen da:  gremioa dago oinarrian…

Gainera, salestarrek garatu duten Foyer Don Bosco proiektuaren azalpen zehatzak ematen dira, umeak gizarteratzeko proiektuaren urratsak banan-banan esplikatuz….

Liburua erakusketan bertan ikusi ahal izango da, eta nahi izanez gero, 25 eurotan erosi ahal izango da, erakusketarako prezio berezian.

Kaleko umeen aldeko zozketa

Bestalde, “Gazteak eta Garapena” taldeak Beningo kaleko umeen aldeko ZOZKETA bat antolatu du, azken urteetako ildoari jarraituz.

Aurten Oinatz Bengoetxea pilotari bikainaren kamiseta sinatua, Migel Zubizarreta “Bolante” eta Maite Agirre “Krispin”en koadro eder bana eta Joseba Jatetxean bi lagunentzat bazkaria edo afaria zozketatzen dira. Hiru sariak irabazle bakarrari emango zaizkio, sari bakarra osatzen dute.

Txartelak euroan salduko dira.

Filed Under: Orokorra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Floreaga Salestar Ikastetxea - Azkoitia
Izarraitz z/g
20720 Azkoitia
GIPUZKOA
943 853043

AZKEN ARGAZKIAK

  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 035
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 036
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 033
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 034
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 031
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 032
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 029
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 030
  • 2026-03-06 Martxoaren 8a 027

Datorrena

Mar
16
al.
8:30 am DBH 3: Deseraikiz
DBH 3: Deseraikiz
Mar 16 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 3A 10:50 – 12:40 DBH 3B
Mar
17
ar.
8:30 am DBH 1: Deseraikiz
DBH 1: Deseraikiz
Mar 17 @ 8:30 am – 12:40 pm
Hezkidetza saioak: 8:30 – 10:20 DBH 1A 10:50 – 12:40 DBH 1B
Mar
18
az.
12:17 pm DBH 1: HITANOA
DBH 1: HITANOA
Mar 18 @ 12:17 pm – 1:17 pm
Tutoretzan,  DBH 1ekoak HITANO aren inguruko  ikastaroa izango dute  Xabier Jauregikin
Mar
19
og.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 19 Egun osoa
 
Mar
20
ol.
Egun osoa JAI EGUNA
JAI EGUNA
Mar 20 Egun osoa
 
Egutegia ikusi
Gehitu
  • Timely Calendar-era gehitu
  • Google-ra gehitu
  • Outlook-era gehitu
  • Apple calendar-era gehitu
  • Beste egutegi batera gehitu
  • XML-era esportatu

Copyright © 2026 · FLOREAGA SALESTAR IKASTETXEA· Kontaktua · Lege oharra · Pribatutasun politika · Hasi saioa