Ikasturte berriarekin batera Eguzkilore taldeko ikasleen batzordea eraberritu zen eta dagoeneko gogotsu ari da EUSKARAren alde lanean.
Argazkian ikus dezakezuen moduan DBH3 eta DBH4ko 22 neska- mutilez osatua dago.
Beraien eginkizunen artean, liburutegiaren ardura dago. Horregatik, asteartero (DBHkoen jolasorduan) liburutegian bilduko dira beraien zereginetarako eta zuek, ikastetxeko ikasleok, liburuak mailegatzeko aukera izan dezazuen.
Bestalde, ikasturte honetan ere, kartelak egiten, Euskararen Egunaren inguruko ekintzak antolatzen, informazioa gelaz gela pasatzen… jarraituko dute. Aurreko astean, Euskararen Egunaren inguruan egin ohi dugun ginkanako lehengo proba banatzen aritu ziren. Aste honetan, bigarrena banatuko dute.
Eguzkilore taldekoon zeregin nagusia, ordea, ikastetxeko kide garen guztion BIHOTZEAN eta AHOAN EUSKARA egon dadin ahalegintzea da. Eta horretan arituko gara!
Eta ez ahaztu zuen proposamenak (ikasle, guraso, langile…) eta ekarpenak ezinbestekoak direla!!! Zain izango gaituzue.
FLOREAGA EUSKARAZ, EUSKARAREKIN eta EUSKARAREN ALDE!
Argazkiak: Zezilio Salas
Utzi erantzuna