Barriara joateko bidaia aprobetxatu zuten Gasteizen adierazgarri diren bi eraikuntza ezagutzeko: zaharrenek, Eusko Lege Biltzarren bisita gidatua egin bitartean, 3. mailakoek Artium museoarena egin zuten. Hauek egin eta berehala, Araiara abiatu ziren Nestle izozkien ekoizpen industriala ikusteko. Bisita honek, beraiek espero bezala, bukaeran, sari txiki bat ere bazuen: izozkien dastaketa. Azkenik, arratsaldeko 5ak aldera, mihia gozatu eta gero, egoitzara iritsi ziren.
Bi egun eman dituzte Barrian. Eguraldia, gure alde izan dugu eta programatutako ekintza guztiak egin ahal izan ditugu arazorik gabe: ibilaldiak, maila bakoitza prestaturiko jaialdiak, diskoteka, “Erratzaren dantza”… eta aisialdia.
Baina kanpaldia ez da bakarrik lekuak ikustea eta gauzak egitea. Ikasleek bere ikastetxeko eta adin bereko beste ikaskide batzuekin 56 ordu pasa dituzte: elkarrekin jan dute, elkarrekin jolasean ibili dira, elkarrekin lo egin dute (etxean baino gutxiago seguru), elkarri lagundu diote, elkarri prestatutako dantzak, antzerki eta abar egin dizkiote. Laburbilduz, elkarbizitza. Baina, dudarik gabe, segurtasun osoz esan daiteke, egun hauek pasa ondoren, ikasle hauek gehiago ezagutzen dutela elkar joan zirenean baino.
Argazkiak: Maribel Garcia
Utzi erantzuna