
EA2030 EGUNA: Aurten ere DBH 4ko artzainek basora irteera antolatuta zeukaten DBHko ardientzat baina eguraldi iragarpena bete egin da, eta beste behin, ikastetxean gelditu behar izan dugu… Baina horrek ez digu ilusioa kendu, B plana prest zeukaten eta!
Sormenari bide emanez, basoko elementuekin bertako bizidunak irudikatu ditugu. Nahiko lan izan dugu basoko amildegia pasatzen eta sustraien korapiloa askatzen. Eta lehia bizirako tartea ere izan dugu berrerabilitako materialekin prestatutako gynkanan, giro ederrean noski.
Oporrei hasiera emateko modu ezin hobea izan da!










Utzi erantzuna