Ekainaren 22an Floreagako DBH4ko zortzi mutil eta euren hainbat guraso eta irakasle Arantzazura joan dira oinez, orain urte batzuk genuen ohitura berreskuratuz. Denera 23 pertsona. Esperientzia aberasgarria izan da. Covid19ak ezina ekarri zuen, eta ondorengo bi urtetan ez genuen lortu taldea osatzerik. Aurten, gazte eta guraso batzuen egoskorkeriari esker, berriro martxan jarri gara. Zumarragatjk abiatu gara oinez, 8:00ak baino lehenago. Aizpurutxo aldean luhizi batengatik bidea moztuta baitago, eta bidegorria utzi eta errepide kilometro arriskutsu batzuk hartu beharko genituzke. Oso ondo moldatu gara talde gisa. Gazteek abiada handia hartzen zuten aurrean, baina geldiune batzuk tarteko, beti nahiko gertu joan gara guztiak. Biozkorniatik behera ere ondo moldatu gara. 12:45 aldera iritsi gara Arantzazura. Gure bokatak jan eta elizara sartu gara, Ama Birjinari eskerrak emateko elizkizun labur bat egin
egin ondoren, itzulerako autobusa hartu eta Azkoitira etorri gara, nekatuta baia guztira. Elkartasun afari batekin eman diogu amaiera egunari.
Utzi erantzuna