Ekainak 15ean, DBH 1 eta 3koak Azpeitiako zientzia azokan izan ginen klasean landutako proiektuak jendeari erakustearren.
DBH 1ekoek, ibaialdeko proiektuan parte hartu zuten; hau da, Urola ibaiaren, Uxerreko errekaren eta Txalon errekaren arteko desberdintasunak aztertu zituzten.
Aldiz, DBH 3koek, flysh-a aztertu eta bertako hondarra, alga, mikroplastiko eta animaliei buruzko ikerketa egin genuen.
Hurrengo egunean, asteazkenean Azpeitian eginiko proiektuaren erakusketa errepikatu genuen eskola bertan. DBH 4, 2, LH 6 eta 5ekoak etorri zitzaizkigun guk eginiko ikerketei buruz galderak egitera.
Oso ongi pasa genuen denok!
HITZAK: Laia Gonzalez eta Ane Varela
Utzi erantzuna