2008ko iraila. Data hori izan zen gutako bakoitzaren bizia guztiz markatuko zuen etapa berri baten hasiera. Bide luze, eta aldi berean ez hain luze, baten hasiera.
Ume txiki ginela sartu gintuzten Floreaga ikastetxera, ezezagunari bildurrez eta bertan zer aurkituko genuen jakin gabe. Ezagutzen ez genituen aurpegiz beteriko gela bat aurkitu genuen eta bertan pasa genituen gure etapako lehen lau urteak. Horietan, familiaren oskoletik irten eta mundura murgitzen hasi ginen pixkanaka. Mantala bakarrik jartzen ikastea, lokarriak lotzen ikastea… eta beste hainbat bizipen gogoratzen ditugu garai haietaz. Ezezaguna ezagunago bilakatuz joan zen, eta hasierako arpegi arrotzak, jolaserako gure adiskide onenak bihurtu ziren. Baita haserretzen ginenean etsai handienak ere.
Hala ere, guztiari bezala, haurtzaroari agur esateko ordua iritsi zen.
6 urte besterik ez genituela hasi zen gure bizitzako bigarren etapa garrantzitsuena. Floreagako gure istoriako luzeena. Nostalgiarekin gogoratzen ditugu urte haiek. Nahiz eta ikasketak zailtzen zihoazen, gure ardurak urriak ziren eta geneukan kezka bakarra ondo pasatzea zen. Ez hori bakarrik, lagunak lagun min bihurtu ziren, eta pertsona bezala hazi eta hezi ginen.
Urte horietan ikasbidaiek ere eragin handia izan zuten gugan. Gurasoengandik banandu ginen lehengo uneak izan baitziren momentu haiek. Oriora, Barriara… egindako ibilaldietan emozioz gainezka egoten ginen. Baita egunean zehar egiten genituen ekintza desberdinetan ere. Nolanahi ere, gaua iristean, nahiz eta gure beldurrak edo gurasoen falta antzeman, lagunen eta irakasleen babesa jasotzen genuen. Beti izan genituen eskutik helduta lagunartea eta elkartasuna.
Bigarren etapa amaitzeko momentua heldu zela ikusi genuen, aurrerantzean guztia desberdina izango zela. Hala eta guztiz ere, maite genituen pertsonen alboan. Ikaskide berdinen alboan.
Hirugarren etapako ateak zabaldu zitzaizkigun. Heldu ginen gure azken txanpara; Floreagako gure etapa gogorrenera, baina aldi berean, aberasgarrienera. Zalantzak eta kezkak alde guztietatik gainezka, arduratsoago izaten ikasi genuen. 4 urte gogor izan ziren. Are gogorrago, gure eguneroko errealitatea fikzio-kolpe batek apurtu zuenean. Covid 19ak paper garrantzitsua izan du guztion bizitzetan. Ordura arteko barreak, algarak, elkartasuna…tristura eta bakardade ilun bat bihurtu ziren. Monotoniak eta gertukoen faltak garai zailak egin zituzten. Alabaina, irakaspen garrantzitsu bat utzi zigun: ekintza eta detaile txikiak benetan baloratzen ikasi dugu. Bai gure arteko harremanak estutzen ere. Zorionez, egoera hobetzen joan da eta Floreagan egindako ibilbidea modu duin batean amaitzeko aukera izan dugu.
Baina hau ez da gure istorioa bakarrik izan. Gu forma gabeko buztina ginen honen guztiaren hasieran. Baina zuen eskuei esker, HH, LH, eta DBH-ko irakasle guztien eskuei esker, orain garen artelan berezi eta bakarrak izatera iritsi gara. Segi ezazue artelanei dakizuen moduan forma ematen. Beti oroituko gara hemen bizi izan ditugun esperientziez, anekdotez eta oroitzapenez. Hori dela eta, gaur, 2022ko ekainaren 21ean, Floreagako gure etapa ondo amaitzeko, eskerrak ematea bakarrik gelditzen zaigu. Eskerrik asko bihotz-bihotzez 16 urte hauetan ikastetxea gure bigarren etxe bihurtzeagatik. Zenbat dagoen eskertzeko… eta zer denbora gutxi egiteko. Hau guztia, ordea, ez da betirako agurra. Laister arte bat baizik. Elkarren aurpegiak berriro ikusiko digutulakoan gaude.
OHARTUKO GARA LORTU DUGUN GUZTIAZ
FLOREAGAN ELKARREKIN SORTU DUGUN BATASUNAZ
AKORDE HAUEN ATZEAN, ELKAR MAITATU ETA ZAINTZEAN,
HILEZKORRAK GARA!
BANANDUKO DIRA, ORAIN GURE BIDEAK
IÑOIZ EZ AHAZTU ARREN, IGAROTAKO UNEAK
NOSTALGIAZ BETERIK, DITUGU GUK GAURKOAN BARNEAK,
AGUR FLOREAGA!
HITZAK: DBH 4
Utzi erantzuna