Gaur LH3ko ikasleak egunpasa joan gara aspaldiko partez. Goizeko 9etan Abaltzisketa aldera abiatu gara eta urduritasuna nabaria zen gure aurpegietan.
Txindoki mendiaren magalean geratu gara, bertako parke batean jolasteko gogoz. Txindokiko Itzaleko begiraleek arnesa eta kaskoa jantzi dizkigute eta zuhaitzen artetik eta gainetik ibili gara. Bi tirolina probatzeko aukera ere izan dugu.
Ondoren, pasealditxo bat egin dugu eta berriro indarrak hartzeko, bazkari ederra egin dugu. Autobusaren zain geunden bitartean, basoan eta parkean jolasten ibili gara.
Oso ondo pasatu dugu eta hurrengo urteko ibilaldien zain geratuko gara, ea zer antolatzen diguten!!!
Utzi erantzuna