Ikasturte berezi honi bukaera emateko, azken egunak proiektu desberdinak egiteko aprobetxatu ditugu DBHn.
Matematikan, esaterako, DBH 3 eta DBH 4ko ikasleekin inguruko eraikinen altuerak kalkulatu dituzte trigonometria erabiliz.
Alex klinometroa erabiliz patioko pareta neurtuz.
Ingelesean, berriz, bakoitzaren interesen inguruko gai bat aukeratu, informazioa bildu eta aurkezpen bat prestatu dute. “Bidaiatzeko moduak”, “ Kirolak osasunean duen garrantzia” edo “animaliak” izan dira jorratutako gai batzuk.
Jone bere aurkezpena egiten.
Biologia eta geologiako eta Fisika eta Kimikako ikasgaietan berriz, ekintza ugari antolatu dituzte:
- Eguzki-eklipsea ikusteko aukera izan dugu.
- DBH3koekin kostaldeko hondartzetako harea zerez osatuta dagoen aztertu dugu. Horretarako, lupa binokularren laguntzaz Getaria, Zarautz, Zumaiako eta Donostiako hondartzen hareak ikusi ditugu. Horri esker, gure itsasoak eta klimak inguruko arroketan eragiten duten meteorizazio eta higadura ulertu ditugu. Eta ez genuena espero! Animalien oskolak, itsas-trikuaren arantzak, foraminiferoak… denetarik ikusi dugu. Zorionez, aztertu dugun lagin txikian ez dugu plastikorik ikusi.
Ane lupa binokularra erabiliz.
- Genetikarekin amaiatzeko, geure DNA aztertu nahi genuen, baina egungo egoera dela eta segurtasun neurriak bermatze aldera banana baten DNA erauzi dugu.
- DBH4koekin Harrizko horma zaharren garrantzi biologikoaz ohartzeko, ekosistema bitxi horren azterketa egin dugu. Betidanik, horrelako hormek gure natura babesteko zein funtzio bete duten ulertu dugu, eta, bertako landarediaren eta faunaren moldaera batzuk ere aztertu ditugu.
Elene eta Luka ornoarna handi bati argazkia ateratzen.
- Ibaialdeko datuekin aldizkari digitala osatu
Mikel aldizkarirako bere atalean lanean.
- “Scape Room” biologikoa.
- DBH2koekin energiaren gaia landu ostean, energia berriztagarrien garrantziaz jabetu gara, eta gaiari amaiera polita emateko eguzki-labeak egin ditugu!
Denisen eguzki-labea.
- DBH3koekin Trigonometrian ikasitakoa praktikan jarri dugu eguzkiaren inklinazioa kalkulatzeko. Goizeko 9:15ean 28º ingurukoa zen.
Izaro, Unai eta Ane neurketak egiten.
Eta azkenik, aipamen berezia proiektu hauek etxetik egin beharra izan dituzuonekin. Teknologiaren laguntzaz etxe guztietara iristeko aukera izan dugulako.
Utzi erantzuna