Kaixo lagunok!
Ba al dakizue nor naizen? LURRA naiz eta gaur oso pozik nago nire eguna delako, apirilak 22. Mundu osoan ospatzen dute nire eguna, ni zaindu behar nauzuela jendeari gogorarazteko, hau da, ingurumena zaintzea beharrezkoa dela orain!!.. Eta…zergatik zaindu behar nauzue? Izaki bizidunen bizilekua naizelako! Nik ura, oxigenoa, beroa, edertasuna, elikagaiak, babesa… ematen dizkizuet eta trukean ez dut ezer eskatzen, bakarrik ni zaintzea, adibidez, ura aurreztuz, birziklatuz, landareak eta animaliak errespetatuz, telazko poltsak erabiliz, zuhaitzak landatuz, garraio publikoa erabiliz… Benetan ez direla gauza zailak baina bai ezinbestekoak ni osasuntsu bizi ahal izateko.
Eskerrik asko egingo duzuen ahaleginagatik!
Utzi erantzuna