Jakingo duzuen bezala ikasturte honetan ere EUSKARALDIA izango dugu. Bigarren Euskaraldira bidean (bertan klikatuz aurkezpen bideotxo bat ikus dezakezu)
Gogoratuko duzue Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea dela. Aurtengoa, azaroaren 20tik abenduaren 4ra burutuko da eta norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez) parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.
Guk, ikastetxe bezala, izena emana dugu eta norbanako gisa ere izena ematen ari gara. Mezu honen, bidez ZU ere izena ematera animatu nahi zaitugu. Aurreko Euskaraldian parte hartu bazenuen, honezkero mezu bat iritsiko zitzaizun. Bestela, helbide honetan sartuz eman dezakezu izena: https://euskaraldia.eus/
Animatu zaitez!
Utzi erantzuna