Aurreko astean hasi ginen On Bosco festa ospatzen. Hainbat bisita izan ditugu eta guztiekin asko ikasi eta disfrutatu dugu. Gaur izan da egun handia eta egunak merezi duen bezala ospatzeko asmoz agertu gara eskolara.
HHkoek goizean pelikula ikusi dute eta ondoren elizara joan dira. Arratsaldean aldiz, LH6Akoen laguntzaz jolasetan murgilduta ibili dira. Ederki pasa dute!
LHkoek aldiz, goiza elizkizun batekin hasi dute eta ondoren jolas ezberdinak izan dituzte. Oraingo honetan, DBH4 koen laguntza izan dute. Arratsaldean pelikula batekin amaitu dute eguna.
DBHkoek goizean elizkizuna eta pelikula izan dute. Arratsaldean txapelketa ezberdinak izan dituzte.
Benetan ederra eguna, eskerrak ematea bakarrik geratzen da horrelako eguna antolatzen lagundu diguten LH6Akoei eta DBH4koei, zuen laguntzarik gabe ez zen posible izango. ESKERRIK ASKO!















Utzi erantzuna