Aurten ere lehen zikloko ikasleak eta irakasleak Orioko Txurruka Aterpetxean egon gara.
Ekainaren 7an goizeko 09:30etan prest geunden autobusa hartzeko.
Goizean aterpea ezagutu eta igerian eta jolasak egin genituen .
Bazkaldu ondoren bertako jolas tokian jolastu egin genuen. 16:00etan igeri lekura joan ginen berriz. Askaldu eta gero Orioko barraraino ibilalditxo bat egin genuen: sareak josten ikusi genituen andreak, bi itsasontzi itsasoratzen eta arraunlarian entrenatzen. Ondoren afaltzera. Gauean prestatutako ekintzak: abestiak, dantzak, antzerkiak, asmakizunak, ….e.a., gustura ikusi genituen.
Ekainaren 8an motxila jaso ondoren mendi buelta egin genuen Zarautzeko kanpinera.
Bazkaldu ostean autobusaren zain egon ginen Azkoitira etortzeko irrikaz.
Ea hurrengo urtean bezain ondo pasatzen dugun !!!!!
Argazkiak: Olatz Zabaleta
Hitzak: LHko Lehen zikloko irakasleak
Utzi erantzuna