Egun polita izan da gaurkoa. San Jose astea dela aprobetxatuz, LH4koak izen bereko egoitzara joan gara. Iritsitakoan urduritasuna izan da nagusi, izan ere, bertako egoiliarrak gu iristeko zain zeuden. Beatles-en abesti polit batekin eman diogu hasiera, kitarra elektrikoz jota. Ondoren, pianoa jo dute beste egoiliarrek gozatu zezaten. Instrumentuekin amaitzeko, ikaslek … [Read more...]
23.KORRIKA! HARRO HERRI!
Iritsi da Korrika! Martxoaren 14an Irunen hasi zen 23. Korrika eta igande honetan, martxoaren 24an, amaituko da Baionan. Eta ttipi-ttapa, ttipi-ttapa iritsi da euskararen aldeko lasterketa erraldoia Azkoitira eta Floreagara. Atzo arratsaldean Korrika Txikia egin genuen eta lekukoa elkarri pasaz korrika egin dugu peto koloretsu, doinu alai eta oin hots … [Read more...]
BERTSO IDATZIEN ESKOLARTEKO TXAPELKETA
BERTSO IDATZIEN ESKOLARTEKO TXAPELKETA (Urola): 4 saritatik 3 Floreagara Urtero lez, gaur goizean Azpeitiko Basazabal aretoan izan gara bertso idatzien eskolarteko txapelketan (Urolako saioan) parte hartzeko. Aurten, ikastetxeko 29 ikaslek (DBHko 11 eta LHko 19) hartu dute parte bertan eta egia esan oso goiz-pasa ederra izan da. Ordu bete izan dute ikasleek euren koplak … [Read more...]
INAUTERIAK
Arratsalde ederra pasatu dugu gaurkoan. Kalejira bertan behera geratu den arren, patioan festa polita egin dugu mozorro eta dantzen artean. Euria hasi duenean, geletara joan eta dantzan jarraitu dugu, opila eta txokolatea iritsixdiren arte. Floreagakoen partez, festa egun hauek lagun eta familia giroan gozatzea opa dizuegu. Gure partetik, hurrengo urtean, gehiago eta hobeto! … [Read more...]