Beste urteetan baino beranduago, baina hasi dugu pastoral ikasturtea. Aurtengo leloa “zorionaren zaporea”. Leloari jarraituz, ikasturte ona igarotzeko errezeta kozinatzen hasi gara. Izan ere ez da nahikoa inguruan laguntzeko prest dagoen jendea izatea. Beste osagai batzuk ere beharrezkoak ditugu, hala nola, errespetua, bihotz ona izatea, barkatzea edo ahalegintzea.
Ea ekainean zorionaren zaporea dastatzen dugun.
Utzi erantzuna