Zer da eta nori dago zuzendua?
Guraso eta haurrek elkarrekin jolasteko gunea da eta 2015-2016 urteetan jaiotako haur eta beraien gurasoei dago zuzendua.
Noiz eta nola izango dira saioak?
Saioak larunbat goizetan, 10:30etatik 11:30etara, Floreaga Salestar Ikastetxean izango dira.
Lehenengo saioa abenduaren 2an izango da.
- PSIKOMOTRIZITATEA. (Abenduaren 2an)
- ESPERIMENTAZIOA. (Otsailaren 3an)
- PSIKOMOTRIZITATEA. (Apirilaren 7an)
- ESPERIMENTAZIOA. (Ekainaren 2an)
Saioen gidaritza eta ardura Haur Eskolako bi hezitzaileen esku egongo da.
Haur bakoitzeko, guraso bat etorri ahal izango da.
Non eman behar dut izena?
Izen-emate epea azaroaren 24a arte zabalik egongo da ikastetxeko idazkaritzan.
Saioaren prezioa: 3 €.
Taldea osatzeko gutxienez 6 haurrek eman beharko dute izena.
ANIMATU, ONDO PASAKO DUGU ETA !!!
Utzi erantzuna