PAGOETA. EKOSISTEMEN BERTATIK BERTARAKO BEHAKETA
Aurten bai, aurten dena alde izan dugu. Dena diodanean eguraldiari buruz ari naiz noski. Izan ere, eguraldi ona ezinbesteko laguna izaten da Aiako Pagoeta Parke Naturalean ibilbide osoa ondo eta lasai egiteko.
Basoan zehar egindako 4 kilometroetan zehar garbi asko ikusi ditugu ekosistema ezberdinen osagaiak eta haien ezaugarriak: domina batez saritzen zituzten froga eta jolas dibertigarriei esker aurrez aurre ikusi, ukitu eta aztertu ditugu landare ezberdinen hostoak, animalien arrastoak, animali txikiak, baserriko tresnak…
Beti esan ohi dugu edozer gauza askoz hobeto geureganatzen dugula ikusiz, ukituz eta batez ere gozatuz… Horixe da Pagoetako irteera, GOZATUZ gelan ikasitakoa sakontzeko ibilaldi zoragarria.
Eta eguna amaitzeko, abentura txiki bat ere izan dugu: Azpeitian autobusa izorratu zaigu eta beste batek joan behar izan du bila. Baina inor ez da haserretu, eguna ondo joan denaren seinale.
Hitzak: Mailu Irizar
Argazkiak: Laura Murillo, Mailu Irizar eta Maria Arenas
Utzi erantzuna