Urriak 21ean, energia aurrezteko eguna ospatzen da mundu osoan. Eta pentsatuko duzue: zergatik egingo ote dute hau? Ba seguruenik, jakingo duzue. Naturak ematen dizkigu erabiltzen ditugun energia iturri nagusiak baina gehiegizko ustiapenak, baliabide horiek agortzea dakartza eta horregatik behar-beharrezkoa da zentzuz erabiltzea energia hau. Gaur egun munduan gehien erabiltzen direnak energia berriztaezinak dira, hauexek alegia: petroleoa, gas naturala, ikatza eta energia nuklearra. Baina guri interesatzen zaiguna klima aldaketari aurre egitea da eta horretarako energia berriztagarriak erabiltzen saiatu behar gara: eguzki-energia, energia eolikoa, energia geotermikoa eta energia hidroelektrikoa, adibidez.
Gure gizarteak energia asko kontsumitzen duela egia borobila da, behar duguna baino gehiago gastatzen dugu (askotan edo ia beti) eta honek ondorio latzak ekar ditzakela ere badakigu. Baina hala ere, nola batzuetan, ahaztu egiten zaigun telebistako argi gorria itzaltzea, mugikorraren kargagailua deskonektatzea, garbigailua bete barik martxan jartzea…Beharrezkoa iruditu zaie munduko biztanleei gogoraraztea zein garrantzitsua den alferrik ez gastatzea energia. Animo eta gogoratu: hasiak egina dirudi, eginak urregorri!
Utzi erantzuna