Bihar igandea, urriak 1, Hegaztien Munduko Eguna ospatuko da. Baina zergatik? Benetan merezi al dute hegaztiek beraien omenezko eguna? Ea zer deritzozuen ondorengo hiru datu, besterik ez, ezagututa:
· Intsektu eta beste hainbat animalien izurriteak ekiditen dituzte, gure on beharrerako.
· 300 bat espezie ikus daitezke gure probintzian: hegazti txikiak, handiak, igerilariak, murgilariak, kantariak, zangaluzeak…etab. Bakoitza ikusgarria benetan. Politak eta bitxiak izanik gure gozamena asetzen dute. Nori ez zaio gustatzen txoritxoak abesten entzutea? Edo martin arrantzaleak bere kolore biziekin nola arrantzatzen duen ikustea?
· Hegaztiak kontakatilu hutsak dira! Betidanik gure naturaren osasuna zein den esan digute,eta hartara lehenbailen irtenbidea ematea ahalbidetu dute, edo gutxienez irtenbide bila hastea. Eta orain ere mezulari lanetan dabiltza, aldaketa klimatikoaren berri ematen baitigute! Eta zer diote? Gure planeta poliki-poliki berotzen ari dela isladatzen dute. Nola? Euren migrazioekin.
Hegazti askok iparralde-hegoalde bidaia egiten dute urtaroen arabera, hau da, udazkenean, negua iritsi aurretik hegoaldera joaten dira eremu epelegoetara eta udaberrian, berriz, iparraldera jotzen dute hegoaldeko udara beroa ekiditeko. Baina zoritxarrez hau ere aldatzen ari da. Adibidez, Azkoiti gainetik kurriloak (Grus grus) hegan nola pasatzen ziren, ezaguna egingo zaizu izugarrizko zalaparta ateratzen baitzuten eta behin baino gehiagotan esnatu baikaituzte. Hauetako askok, milaka, laster gure zeruetatik igaro behar zuten, baina Alemania inguruan geratzea erabaki dute, epel dagoela eta! Noiz hasiko dira berriz gureganantz hegan? Zaragoza edota Extremaduran pasako al dute negua orain arte egin duten bezala?
Beraz, merezi al dute euren eguna ospatzea? Noski baietz! Egon gaitezen adi zerura begira! Ea zer esaten diguten hegaztiek!
Hona hemen aurkitu ditugun egitarau interesgarri batzuk igande honetarako, hegaztiak ezagutu eta zaintzeko:
Ekoetxea Txingudi (Irun):
http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/contenidos/evento/txingudi2017aves/es_def/adjuntos/DiaMundialAves.pdf
Ataria-Salburua (Gasteiz)
http://www.vitoria-gasteiz.org/we001/was/we001Action.do?idioma=eu&claveArea=&accion=calMunicipales&accionWe001=ficha&accionGSA=modoCompleto&calendariosID=280
Utzi erantzuna