Pasatu den larunbatean, maiatzak 13an, zubi berri gimnasia erritmikoko taldekoek infantil b kategoriako finala izan zuten.
Lehenengo postu guztiak zubi berri klubekoek irabazi zituzten, baina ez pentsatu lan erraza izan denik. Taldekoa bakarrik egiten zutenak, astean hiru egunetan joaten ziren entrenatzera. Guztira, astean 6 ordu izaten ziren. Banakakoa ere egiten zutenak berriz, finaleko astean 11 ordu egin zituzten, eta besteetan, 9.
Goizeko bederatzietarako, Ordizira joan ziren. Floreagako ikasle diren Maren Casas, Naroa Alberdi eta Sara Larrañagak beste bi lagunekin egin zuten dantza. Dantza egiten seigarrenak izan ziren. Hauek 6. Postuan geratu ziren.
Beste ikasle batzuk, Aitana Sánchez, Laura Alberdi eta Mirari Iturbek, Xabier Munibeko hiru neskekin egin zuten. Azkenak izan ziren dantza aurkezten, eta lehenengo postua lortu zuten.
Floreagako ikasleen artetik, banakakoa Aitana Sánchezek, pilota eta uztaiarekin, Laura Alberdik, pilotarekin, eta Mirari Iturbek, uztaiarekin, egin zuten. Hauek ere sailkapen ona lortu zuten: Aitana uztailarekin 1. postuan eta pilotarekin 5. postuan geratu zen. Guztira, 2. sailkatua izan zen. Laura Alberdi 7. geratu zen eta Mirari Iturbe, 4. Azken bi hauen puntuak batu egin zituzten sailkapen orokorrerako eta 5. sailkatuak izan ziren.
Egindako lan guztiarekin oso gustura geratu ziren eta, datorren larunbatean, beraien lagunak animatzera joango dira Eibarrera, hauek ere finala baitute.
Utzi erantzuna