Maitzaren 24a egun berezia izaten da Floreaga Ikastetxean, gaur, Maria Laguntzailaren festa ospatu dugu.
HHkoek, goizean pelikula eta elizkizun txiki bat izan dute.
Arratsaldean 6.mailakoen bisita izan dute eta jolasak eta abestiak izan dira nagusi. Eguna goxo bukatzeko andereñoak banatutako bolloa eta txokolatea jan dute.
Aste honetan LH eta DBHko ikasleak txapelketan murgilduta ibili dira jolasorduetan, bakoitzak bere taldearen alde. Gaurko eguna berezia izan da LH eta DBHkoentzat ere. Eguna meza ospatuz hasi dugu.
DBH 4ko ikasleei gaur eman die ikastetxeko Zuzendari Titularra den Davidek ikasle ohiei ematen zaien ikurra. Meza ondoren, pelikula ikusi dute, eta arratsaldean astean zehar hasitako txapelketari bukaera eman diote, “Pintxo Txapelketa” ere izan dutelarik.
LHkoek meza ondoren txapelketari amaiera eman diote eta ondoren DBH4.mailakoen laguntzaz gymkana eder bat egin dute. Arratsaldean pelikula ikusi dute.
Argazkiak: Maje Zubizarreta, Maria Arenas eta Juan Inazio Sudupe
Utzi erantzuna