Maiatzaren 20ean, Maria Laguntzailearen ospakizunen bezperan, Floreaga Ikastetxeko Familien festa izan dugu.
Arratsaldean zehar, entretenimentu eta ekintza ugari izan ditugu. Puzgarri handiak izan dituzte umeek gozatzeko: Ludoteka, zezen mekanikoa, wide-out”,… Ume txikienak segituan hasi dira aurpegiak margotzen eta karetak prestatzen. Kirolen arloan, futbito aretoa izan ditugu. Haur, gaztetxo eta gurasoez osaturiko taldeak osatu eta “Konkis 2017” edo gymnaka ederra egin da, trebeziaz eta umorez osatutako frogak gaindituz. Eguraldiak lagundu digu, arratsalde osoa.
Frontoian, afaltzeko 400 pertsonentzat tokia prestatuta zegoen. Aurrez harturiko txartela ekarri behar zen. Afariaren aurretik, Alai Batzako koruak aurtengo pastoral kanpainako kantua eskaini digu: bikain!! Guztiz bete dira frontoiko 400 tokiak. Familia bakoitzak bere afaria ekarri du, eta ondokoekin partekatu dute gehienek. Eskolak guztientzat kafea eskaini du, Javier “Kixona”ren eskutik.
Solidaritate Bingo bat egin dugu ondoren, frontoian bertan. Jasotako dirua Siriara bidaliko da. Diskotekan dantza ugari egin dugu, bai txikiek eta baita helduek ere. Ordu txikietan frontoia guztiz txukundu, dena jaso eta erretiratu egin gara. Festa zoragarria izan dugu aurten ere, familia giro zoragarrian!!! Mila esker IGEko kide, salestar, Floreagako irakasle, ABko monitore eta partaide izan zareten guztiei.
Utzi erantzuna