Ez da martxa makala Floreagako ikaslea den Maialen Sudupek daramana!
Floreagako ikasle asko aritzen dira egunero, astero hainbat kirol praktikatzen. Ez dira gutxi ia egunero ordu luzez igerilekuan sartzen direnak. Horietako bat dugu DBH 3ko ikaslea den Maialen Sudupe, bera Izarraitz Igeri Elkartean aritzen da,
Joan den astean otsailaren 25ean eta 26an Irunen jokatu den Euskal Herriko Txapelketan hiru probatan hartu du parte. Esan behar da gehienez hiru probatan bakarrik har dezakeela parte. Bertan 100 m eta 400 m estiloetako bi probatan lehen postua eskuratu zuen; horretaz gain, bigarren postua ere eskuratu zuen 100 m libreko proban. Guztira urrezko bi domina eta zilarrezko bat.
Baina hona iristeko astean sei egunetan entrenatzen du, egunero bi orduz, baita oporretan eta jai egunetan ere. Kontuan hartu behar da denboraldia irailean hasten dela eta uztaila amaieran amaitu Espainiako Udako txapelketarekin. Abuztuan itsasoko igerialdiak egin izan ditu.
2016-17 denboraldian erronka handienak honakoak izan ditu:
Neguko Espainiako Txapelketa Absolutua – Sabadellen, abenduaren 16tik 18ra
Bertara joan ahal izateko gutxiengo denborak lortu zituenez, banakako 100 m bizkar proban eta taldeko 4x200m libre proban lehiatzeko aukera izan zuen.
Berak oraindik infantil mailan aritu behar bazuen ere, maila absolutuan parte hartu zuen, horrek dakarrenarekin.
Gabonetako Nazioarteko Txapelketa – Donostian, abenduaren 29an
Finalerako sailkatu zen 100m bizkar eta 200m estilo probetan. Hemen ere absolutu mailan aritu zen.
Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketa- Infantil / Junior – Castellonen, otsailaren 11 eta 12an.
Hemen Euskal Selekzioko partaide izan zen.
Lortutako emaitzak honakoak izan ziren:
- 4 banakako probatan lehiatu zen:
- 100m tximeletan 11. postua
- 200m tximeleta 15. postua
- 200m estiloetan 11. postua
- 400m estiloetan 13. postua
* 3 errelebo probetan hartu zuen parte
Gipuzkoako Txapelketa – Infantilak Azpeitian, otsailaren 18 eta 19an
Txapelketa honetan, gehienez, lau probatan har zezakeen parte. Bertan lortutako emaitzak honakoak izan ziren:
- postua 400m libre, 50m bizkar eta 200 estiloak probetan
- postua 200m bizkar proban
Datorren martxoaren 18tik 21era Xixonen ospatuko den Neguko Espainiako Infantilen/Junior Txapelketara joan ahal izateko gutxiengo denborak lortu ditu zazpi proba desberdinetan: 100m libre, 400m libre, 100m tximeleta, 100m bizkar, 200m bizkar, 200m estilo eta 400m estiloetan. Adierazi digunez bertan, gehienez, banakako sei probatan har daiteke parte, eta seguraski lau probetan lehiatuko da.
ZORIONAK!
Argazkiak: IZARRAITZ Igeri Elkartea
Utzi erantzuna