BERRESKURA DITZAGUN ELIKADURA OHITURA ZAHARRAK. Entzun, ikasi eta dastatu!
Aurteen ere LH 1. mailako ikasleek beraiek egindako taloa dastatzeko aukera izan dute. Elikadura ohiturak aztertuz, eta artoak Euskal Herrian izan duen garratziaz jabetuz. Arto lanaren prozesuan barneratu dira eta baratzetik ahoetara iritsi bitarteko prozesuan parte hartzaileak bilakatu dira, elikadura jasangarriaren oinarriak ezagutuz. Gure ikasleek 30 minutuko saio teorikoa izan dute. Garia eta artoaren jatorria, elikatzeko ohitura osasungarriak, euskal mitologia, taloa egiteko prozedura…ezagutzeko saioa izan da. Ondoren ikastetxeko jangelan bakoitzak bere taloa egiteko aukera izan du. Prestatu eta gero,txokolatea sartu eta gozatzeko aukera izan dute.
Utzi erantzuna