Jagoba Urangak Gipuzkoa mailako txapelketan parte hartu zuen 2016an. Uste ez bezala amaitu zuen urtea. Gipuzkoako txapeldun geratzea lortu zuen. Ez zen batere erraza izan. Lehen partidatik azkenera arte dena ematen saiatu zen, eta zorionez, ongi atera zitzaion guzti- guztia.
Gogor entrenatu zen, eta partida bakoitza ahal zen hobekien prestatzen saiatu zen. Bere hitzetan, “txapelketa oso gogorra izan zen”. Nahiz eta hasierako partidetan eskuek ez oso ongi erantzun, hura ateratzea lortu eta finalean sartu zen.
Finala ere ahal zuen hobekien prestatzen saiatu zen eta bai atera ere! Bere ustez finala izan zen txapelketako partidarik gogorrena. Itziarko Ibai Salegiren aurka jokatu zuen. Ongi hasi zen, partidan erabat sartuta. 11-6 aurreratu zen, baina 11na berdintzea lortu zuen aurkariak. 12 – 11 atzetik zihoala, partida eskuetatik alde egin ziola uste zuen, baina tantoa egin, bere pilota atera eta sakez min handia egin zion.
Azkenean, 18 – 12 nagusitu zen, final erabat gogorra izan zen aurkari handi baten aurka, baina hainbeste sufrimenduk merezi izan zuela uste du.
ZORIONAK JAGOBA eta SEGI HORRELA!
Utzi erantzuna