2016ari amaiera emateko bi ekintza izan genituen. Alde batetik, abenduaren 17an Kirol eguna osapatu genuen, bai HHko ikasleekin eta baita LH1eta 2koekin ere. Bi orduz, kirolarekin gozatzen aritu ginen, hasteko herri kirolak eginez eta ondoren hainbat jolas desberdin eta saskibaloia edo futbola bezalako kirol klasikoekin gozatuz.
Bestetik, abenduaren 22an, arratsaldez, oporrei hasiera emateko gabonetako festa txiki bat egin genuen. Festari hasiera eman genion pare bat jolas eginez, ondoren eskulanen txanda izan zen, gabonetako postal dotore bat marraztuz eta gabonetako zuhaitzean zintzilikatzeko apaingarri polit bat osatuz. Behin lan hauek osatuta, merienaren txanda izan zen eta tripa bete ondoren, etxera joan aurretik, beste pare bat jolasetan aritu ginen.
2017an ere izango ditugu ekintza gehiago, laster izango duzuen hauen berri!
Hitzak eta argazkiak: Cristina Salinas eta Jaione Irizar
Utzi erantzuna