SOZILINGUISTIKA IKASTAROA
Soziolinguistika eta bere barnean biltzen diren gaiak nahiko arrotzak dira gure gizartearen zati handi batentzat. Aldi berean, ordea, ikastetxean gero eta gehiago lantzen dugun gai bat da, bereziki Euskararen Egunaren inguruan.
Ikasturte honetan, Udalak ikastaro bat eskaini nahi izan digu Azkoitiko bi ikastetxeoi. Gurean azaroan burutu dute DBH3ko 50 ikasleek. EMUN-eko kide den Inaxio Usarralderen eskutik jaso dituzte ordu beteko lau saio. Honako hauek izan dira ikastaroaren helburuak:
- Euskararen egoera soziolinguistikoaren berri izatea. Egoera hori laburtzen eta deskribatzen jakitea.
- Soziolinguistikaren oinarri-oinarrizko kontzeptu batzuk ezagutzea, beren ingurua eta beren errealitatea hobeto interpretatzen laguntzen dieten neurrian.
- Hizkuntza- aurreiritziak era kritikoan aztertzea. Hizkuntzari buruzko diskurtsoen azterketa kritikoa egitea (komunikabideetan…).
- Hizkuntzen eta hiztunen portaeren gaineko ikuspegi kritikoa izatea, hizkuntza ekologiaren oinarrizko kontzeptu batzuk ezagutzea, eta hiztunon erantzukizunaz kontzientzia hartzea.
- Hiztunon hizkuntza aukeraketan eragiten duten aldagaiez ohartzea eta euskararen erabilerak gugan izan dezakeen balioaz ohartzea.
- Hizkuntza jarrera eta portaeraren artean dagoen ala ezagutzea.
Ikasleak gustura aritu dira eta zenbait kontzeptu jadanik ikusiak zituzten arren, interesgarria iruditu zaie. Hona hemen ikastaro amaieran egin dituzten zenbait adierazpen: “ Euskararik gabe ez ginateke berdinak izango”, “ Euskara hizkuntza bat baino gehiago da, sentimendua da”, “ Denon artean hizkuntzak babes ditzakegu”, “ Zaindu dezagun gure altxorra”…
Hitzak: Amaia Alberdi
Argazkiak: Olatz Gastañares eta Ane Aramendi
Utzi erantzuna