Azaroaren 5ean, larunbatean, Solidaritate Pintxoa eta Bigarren Eskuko azoka egin zen Azkoitiko herriko plazan eta Kontzejupean, “Gazteak eta Garapena” taldeak antolatutako ekintza. Alai Batzak umeentzat jolasak antolatu zituen., solidaritatearen arloa lantzeko.
Eguraldi txarra egin zuen eta jende gutxi inguratu zen plazara, orohar. Dena den, 1510 euro jaso ziren, Ekuador eta Haitiko kaltekuen alde.
Mile esker lagundu zenuten erakunde, denda, elkarte, taberna, harakin, okin eta pertsona guztiei.
Azkoitiko taldeko kideek lan bikaina egin zenuten, benetan. Mila esker bihotzez!!
ZOZKETAKO ZENBAKIAK
Beningo kaleko umeen alde “Gazteak eta Garapena” taldeak antolatutako zozketan, 9907 zenbakia izan da saritua (ONCEren azaroaren 2ko saria): Azkoitian saldu zen, urriaren 1ean, kalean. Erreserbako zenbakia 2494 da: Beasainen saldu zen, urriaren 1ean baita ere, “Boluntarioaren egunean”.
Gogoratu saria jasotzeko epea azaroaren 17an amaitzen dela. Saridun zenbakia edukiz gero, deitu 605728881 telefonora.
Utzi erantzuna