2016eko azaroaren 15ean, Floreagako LH 4.A gelako ikasleak San Jose Egoitzara joan ziren bisita.
Ikasleak arratsaldeko lau eta erditan eman zioten hasiera emanaldiari. Hasteko Aurreskua, ondoren bertsoak, euskal abestiak, gero txirulaz pieza bat jo zuten eta, ikuskizunari amaiera emateko, beraiek prestaturiko koreografiaz egungo musikak dantzatu zituzten. Arratsaldeko 5ak aldera, ikastetxeko beste ikasle batzuek egindako eskulanak eta bonboi batzuen banaketari ekin zioten. Honetan ere, 9 urteko artistak izan ziren bertako egoiliarrei opariak emateko arduradunak.
Ikastetxera itzuli aurretik, San Jose egoitzakoek prestatutako askaria hartzeko aukera izan zuten.
Gabonetarako, LH 4.Bkoak izango dira bisitariak.
Hitzak: Juan Carlos Orodea.
Argazkiak: Maje Odriozola.
Utzi erantzuna