Pasa den larunbatean izan zen azaroko tailerren txanda.
Txikitxoenekin (HH3-5) sukaldaritza tailerra izan genuen, nahiz eta etxera goitik behera ore eta txokolatez zikinduta joan, primeran pasa zuten eta gurinezko gaileta goxoak egiten ikasi zuten, benetan ederrak zeuden txokolate eta koloretako izartxo eta guzti.
LH1-2koek berriz musikoterapiaren bitartez berain tentsioak askatu eta une dibertigarria igarotzeko aukera izan zuten, jolas, antzerki eta musika instrumentu eta guzti.
Abenduaren 17an kirol eguna izango dugu guztientzat, zuen zain egongo gara.
Hitzak eta argazkiak: Jaione Irizar eta Cristina Salinas.
Utzi erantzuna