Urriaren 28an, LHko 3. mailako ikaslek ikasturteko txangoa egin zuten. Azpeitia izan zen aukeratutako lekua.
Goizean, Azpeitiko Lapatx zabortegira joan ziren. Bertan, instalazioa ezagutzeaz gain, produktuak erosteko orduan ahalik eta hondakin gutxien sortzeko nola jokatu behar den aztertu zuten.
Eguerdian, Azpeitiko parke estalian etxetik eramandako elikagaiak xahutu eta gero lagunekin jolasteko aukera izan zuten.
Arratsaldean Burdinbidearen Museoan trenen historian murgildu ziren. Bisitan zehar, lurrunezko makinak , Urola trenaren bagoi zaharrak, Donostian ibili zen trolebusa, tranbiak eta abar ikusi ahal izan zituzten. Azkenean, Zaragozan ibilitako tranbia batean bueltatxo bat ere eman zuten.
Hitzak eta argazkiak: Maribel Garcia eta Juan Carlos Orodea
Utzi erantzuna