Zer da eta nori dago zuzendua?
Guraso eta haurrek elkarrekin jolasteko gunea da eta 2014-2015 urteetan jaiotako haur eta beraien gurasoei dago zuzendua.
Noiz eta nola izango dira saioak?
Saioak larunbat goizetan, 10:00etatik 11:00etara, Floreaga Salestar Ikastetxean izango dira.
Lehenengo saioa abenduaren 3an izango da.
- PSIKOMOTRIZITATEA. (Abenduaren 3an)
- ESPERIMENTAZIOA. (Otsailak 4an)
- PSIKOMOTRIZITATEA. (Apirilak 1ean)
- ESPERIMENTAZIOA. (Ekainak 3an)
Saioen gidaritza eta ardura Haur Eskolako bi hezitzaileen esku egongo da.
Haur bakoitzeko, guraso bat etorri ahal izango da.
Non eman behar dut izena?
Izen-emate epea azaroaren 18a arte zabalik egongo da ikastetxeko idazkaritzan.
Saioaren prezioa: 3 €.
Taldea osatzeko gutxienez 8 haurrek eman beharko dute izena eta gehienez 20 umek parte hartu ahal izango dute.
ANIMATU, ONDO PASAKO DUGU ETA !!!
Utzi erantzuna