XIV. Luis Puyadena Oroigarria
Irailaren 18an egin zen XIV. Luis Puyadena Oroigarria, salestar azkoitiar handiaren omenez urtero egiten den mendi buelta.
Goizean goiz bildu zen koadrila eta Arritte aldera abiatu ziren kotxez. Handik Otzolarretik zehar Oleta mendira igo ziren, eta handi Samiño – Hiruarrieta mendira. Hamarretakoa jan eta berriro Arritte aldera abiatu ziren Toki Eder ingurutik. Eguraldiak ondo eutsi zion, ateri, nahiz eta euriaren mehatxuak beti hantxe egon.
Martitten pilota partida batzuk jokatu ondoren, Floreaga ikastetxean bildu ziren, mokadu gozoz egitera. Mezaren ondoren, paella bazkari ederra izan zuten, eta ondoren opari edo oroigarri batzuk.
Giro atseginean bizi izan genuen mendi buelta hau, On Luis Puyadena salestarraren izena gogoratuz.
Hitzak: Juan Inazio Sudupe
Argazkiak: Jon Oteiza, Xabier Aranbarrie ta Juan Inazio Sudupe
Utzi erantzuna