Haur Eskolako ikasle batzuk izan ziren ikasturteari hasiera ematen lehenak, irailaren 2an, eta gaur gainontzeko guztiak.
Batzuk urduri, beste batzuk lasai. Malkoak eta irribarreak ere ez dira falta izan. Lasai! Poliki-poliki denok joango gara egokitzen.
LHkoek urtero bezala Urrategirako bidea hartu dute. Bertan, udako pasadizo guztiak elkarri kontatzeaz gain, aspaldi ikusi gabeko ikaskideak eta irakasleak ikusteko aukera izan dute. Guraso talde bat ere animatu zaie beraiekin bidea egitera. Ikasturtea hasteko modu polita benetan!
DBHko ikasleak 10 etan elkartu dira On Bosco antzokian, bertan aurkezpena izan dute, jarraian geletara igo dira beraien tutoreen bidez ordutegia eta beste zehaztasun batzuk ezagutzera.
Argazkiak: Zezilio, Mireia Amilibia, Mikel Pastrian, Sonia Ibarzabal, Arantxa Alberdi, Ana Amiano, Javier Bastarrika, Maria Arenas, Juan Carlos Orodea, Maribel Garcia eta Cristina Garate
Utzi erantzuna