XXIX. Xabier Sagarzazu Txapelketa jokatu da, apirilaren 30ean, Floreaga Ikastetxeak eta bertako Guraso Elkarteak antolatuta, Azkoitiko Udalaren eta hainbat enpresaren laguntzaz.
Lau ikastetxetako neska eta mutilak aritu ziren futbitoan: Azkoitiko Floreaga eta Xabier Munibe, eta Azpeitiko Ikasberri eta Iraurgi. Alaitasuna, lehia eta kiroltasun sanoa izan ziren benetako garaileak.
Txapeldunak eta bigarrenak hauek izan ziren:
Mutiletan: X. Munibe eta Ikasberri.
Nesketan: X. Munibe eta Ikasberri.
Finalen ondoren, sari banaketa izan zen Floreagan. Sari emaile gisa aritu ziren Anaitasuna F. Taldeko Mikel Arregi Ispizu; Errealeko jokalari ohi Mikel Labaka; udaletik, Angel Martin, kirol arloko zinegotzia,; Nerea Machado, Floreagako IGEren izenean eta Inazio Sagarzazu, Xabier zenaren familiaren izenean.
Antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete talde eta erakunde laguntzaile guztiei: Azkoitiko udala, Eibar F.C., Real Sociedad C.F, Anaitasuna Futbol Taldea, Joseba Jatetxea, Autoeskola Etxaniz, Koxka eta Zurt tabernak, Alkorta Bitxitegia, Etxeberria Karrozeriak, Urola igeltseritza, Xeye Atletismo taldea, FK kopistegiari … Arbitro, sari banatzaile, laguntzaile eta partaide guztiei… Mila esker! eta hurrengo ekitaldira arte.
Hitzak: Nerea Machado
Argazkiak: Ana Arenas
Utzi erantzuna