Iritsi dira inauteriak! Goizean Haur Eskolako haurrek “Pili eta Mili” pailazoen bisita izan dute. Arratsaldean ,aldiz, Azkoitiko kaleak kolorez jantzi dira. Aurten gurean, euskal inauteriak gaia izan dugu.
Baina zer esan genezake Floreagako inauteriaz aurreko urteetan esan ez duguna! Lan asko, jende pilo bat inplikatuta (irakasleak, gurasoak, ikasleak…), aspalditik hasiak pentsatzen, diseinatzen, jantziak prestatzen, karroza margotzen (DBHkoek honetan lan handia egiten dute)! Floreaga ikastetxea osatzen dugunok oso harro gaude pertsona guzti hauetaz! BEREZIKI GURE ESKER BEREZIA EMAN NAHI DIOGU BERE DENBORA ESKAINIZ LANEAN ARITZEN DEN AMA-AMONA TALDE HORRI!
Aurreko urtean bezala guraso talde bat ere gurekin izan dugu! Aurten omenaldi xume bat egin nahi izan diote Mila Odriozolari, aurreko urtean utzi gintuenari. Berak asko laguntzen zuen Floreagako inauteriak prestatzen eta aurreko urtean guraso taldearekin ere atera zen. Aurten gurekin sentitu dugu eta modu batean ere gurekin atera da! Zuretzat zen gaurkoa Mila!
Elkarrekin egindako lanak, bereziak izaten dira eta aurtengoa ere berezia izan da. Eskerrik asko guztioi, lanean aritu zaretenoi eta baita txalotu gaituzuenoi ere!
Argazkiak: Igor Ignacio, Jesus Larrañaga.
Utzi erantzuna