ON BOSCO ASTEARI AMAIERA EMATEKO, ON BOSCO EGUNA OSPATU DUGU.
Ekintza ezberdinez betetako 7 egun izan ditugu, polita benetan!
DBHkoek adibidez, astean zehar, zenbait bisita izan dituzte. Astelehenean Pello Larrañaga azkoitiarra etorri zitzaien Nepali buruzko hitzaldi bat ematera. Asteartean, Beñat Gaztelumendi eta Agin Laburu bertsolariek bertso saio bikaina eskaini zuten eta asteazkenean, berriz, Eibarko Futbol Taldeko Fran Garagarza, Asier Riesgo eta Jon Arregi etorri ziren. Hurrengo egunean, arratsaldez pelikula bat ikusi zuten.
Txikienentzat gynkana ezin hobea antolatu zen ostegun arratsaldean ikastetxeko frontoian. Arratsalde bikaina igaro zuten lokotx bilketan, sokatiran, aulkien jokoan eta musikari jarraituz dantzan LHko ikasleak gidari zituztelarik. Amaitzean, geletan zain zuten ondo irabazitako merienda, indarrak berreskuratu ahal izateko.
Ostegun arratsaldean, berriz, LHkoek Tor magoaz gozatzeko beta izan zuten. Eta asteari bukaera emateko, ostiralean On Boscoren egun handia ospatu genuen. HHkoek mezarekin eman zioten hasiera egunari, eta arratsaldean pelikula bat ikusi zuten. LHkoek, aldiz, meza entzun ostean, hamarretakoa eta pelikula bat izan zuten ikusgai. Arratsaldean, berriz, DBH4ko ikasle batzuen laguntzaz jolas ezberdinez gozatzeko aukera izan zuten. Eskerrik asko guztioi!
DBHkoentzat ere, eguna mezarekin hasi zen goizeko hamarretan. Jarraitzeko, jolas eder batzuk izan zituzten.
Hitzak eta argazkiak: Floreagako irakasleak
Utzi erantzuna